Itxi

Musika

Kontzertua

Trickyk Donostian joko du 'Skilled Mechanics' diskoa aurkezteko

Agentziak | Erredakzioa

Britainiar artista martxoaren 13an igoko da Kursaaleko agertoki gainera.

Tricky, trip hoparen enbaxadore gailenetako bat, Donostiatik pasatuko da Skilled mechanics diskoa aurkezteko biran. Martxoaren 13rako jarri du hitzordua musikariak, Kursaalen.

Urtarrilaren 22an kaleratuko du disko berria Trickyk, False Idols bere diskoetxearekin. Berlinen grabatu du, udaberrian, DJ Milo eta Luke Harrisekin batera.

Britainiarra Massive Attackeko kide gisa ezagutu genuen, Protection taldearen bigarren diskora arte. Urtebete geroago atera zuen bakarkako lehen lana, Maxinguaye.

Hip hopa, elektronika eta rythm and bluesa uztartzen ditu bere musikan, eta, hórrela, Bjorken, PJ Harveyren, Garbageren edo Red Hot Chili Peppersen arreta bereganatu, horiek guztiek eta gehiagok lan egin baitute berarekin.