Itxi

Musika

Kontzertua

Silvio Rodriguez musikari eta poeta kubatarra, Donostian apirilean

N.V. | eitb.eus

Rodiguezek Anoeta Belodromoan eskainiko du kontzertua, apirilaren 3an. Sarrerak abenduaren 22an jarriko dituzte salgai, 36 eta 52 euro arteko prezioan.

Silvio Rodiguez Kubako Troba Berriaren sortzaileak Donostian, Anoeta Belodromoan, joko du 2016ko apirilaren 3an.

Emanaldian, “Amorios” bere diskorik berrienaren kantuak eta diskografia oparoko klasiko betierekoak eskainiko ditu Silviok.

Ehunka kantu eta hitz sortu ditu Rordiguezek 1946an Habanan jaio zenetik, eta bi liburu ere argitaratu ditu; gainera, bere kantuak hamaika hizkuntzatara itzuli dituzte. Donostiako kontzertuan, bira osoan bezala, Trio Tovarroco (Rachid Lopez, Cesar Bacaró eta Michael Elizalde), Niurka Gonzalez flauta- eta klarinete- jotzailea, Oliver Valdes perkusio-jotzailea, Jorge Reyes kontrabaxua, Jorge Aragon pianista eta Emilio Vega bibrafono-jotzailea izango ditu lagun.

Sarrerak abenduaren 22an jarriko dituzte salgai, 36, 42 eta 52 euroan.