Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Musika

Uztailak 1-5

Dee Dee Bridgewater, Hermeto Pascoal eta Jorge Pardo, Getxo Jazzen

eitb.eus

Bizkaiko udalerriko jazz jaialdiaren 40. edizioa uztailaren 1etik 5era egingo dute.

  • Dee Dee Bidgewater kantariak uztailaren 4an joko du

    Dee Dee Bidgewater kantariak uztailaren 4an joko du

Getxoko jazz jaialdia uztailaren 1etik 5era ospatuko dute aurten, berrogeigarrenez. Lehenengo egunean, uztailak 1, Jorge Pardoren laukoteak "Huellas" flamenko-jazz ikuskizuna taularatuko du. Hilaren 3an, igandean, Hermeto Pascoal Brasilgo musikaren mitoa izango da izarra, eta, uztailaren 4an, Dee Dee Bridgewater abeslari estatubatuarra itzuliko da Getxora (2010ean Billie Holidayren omenezko kontzertua eman zuen).

Jazzaldiko saio nagusien eskaintza beste bi kontzerturekin osatuko da, eta horri Talde Lehiaketako eta Hirugarren Milurtekoa ataleko saioak eta jam session saioak gehitu behar zaizkio.

Jorge Pardo (Madril, 1956) jazz-artista espainiar ospetsuenetarikoa da nazioartean. Hasiera-hasieratik jazzera bideratu zuen bere jarduera, eta, Paco de Luciaren eskutik, flamenkoaren eszenan sartu zen; zeharkako txirula eta saxoa jotzen sortu duen estiloa eredu bilakatu da. 2013an Frantziako Jazz Akademiak emandako Europako Musikari Onenaren Saria irabazi zuen, eta iaz Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Egungo Musiken Sari Nazionala.

Hermeto Pascoali (Arapiraca, 1936) dagokionez, Brasilgo musikaren mitoa da eta mundu osoan ospe handia lortu du inprobisatzeko eta berritzeko gaitasunarengatik, jaialdiaren antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez.

1970ean Ameriketako Estatu Batuetara bizitzera joan zen, eta jazzaren izen handiekin aritu zen elkarlanean, Miles Davisekin esaterako. 1973an, Brasilera itzuli zen, eta han jarraitu zuen etengabe konposatzen.

Dee Dee Bridgewater (Memphis, Tennessee, 1950) egungo jazz eszenaren izen handienetako bat da. 1971n abiatu zen musikari profesional moduan Thad Jonesen eta Mel Lewisen orkestran eta, ondoren, Dizzy Gillespie eta Sonny Rollins jazz artista handiekin aritu zen elkarlanean. Guztira, 17 disko grabatu ditu abeslariak, horietako azkena iaz kaleratutakoa, "Dee Dee's Father" izenarekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Getxo albisteak