Itxi

Musika

Kontzertua

Nafarroako Orkestraren emanaldia, doan Kondestablearen Jauregian

Agentziak | Erredakzioa

Kontzertua orkestra jendeari ezagutarazteko programari dagokio, eta 20:00etan hasiko da gaur, asteazkena, hilak 7.

Kondestablearen jauregiak Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertua hartuko du gaur, asteazkena, irailak 7. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta, aretoa bete arte, doan sartu ahal izango da.

Ordubete baino gehiagoan, orkestrak Strauss, Grieg, Turina eta Barberren lan klasikoak interpretatuko ditu, Jesus Echeverria gidari duela.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren lana jendeari ezagutarazteko programari dagokio kontzertua, musika Nafarroako herrietako kultur etxeetara eta bestelako eremuetara eramateko ahaleginari. Orkestrak Lesakan, Tafallan, Burlatan, Noainen eta Barañainen jo du dagoeneko, eta 2016a amaitu baino lehen Elizondon, Irunberrin eta Tafallan joko du.