Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Gartxot Unsain donostiarrak Bob Dylanen lanak euskaratuko ditu

Musika

Itzulpengintza

Gartxot Unsain donostiarrak Bob Dylanen lanak euskaratuko ditu

Agentziak | Erredakzioa

2017/02/02

Jokin Zaitegi itzulpen lehiaketako sariaren irabazleak Dylanen 100 abesti euskaratuko ditu, eta Elkar argitaletxeak urte amaieran argitaratuko du lan hori.

  • Urte amaieraran kaleratuko dute Dylanen lana, euskarara ekarria. Argazkia: Efe.

    Urte amaieraran kaleratuko dute Dylanen lana, euskarara ekarria. Argazkia: Efe.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Gartxot Unsain Letona donostiarrak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen lehiaketa. Beraz, 2016ko amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Bob Dylan kantagile estatubatuarraren 100 kanta euskaratu beharko ditu.

Halaxe erabaki du Maialen Berasategik, Iñigo Roquek eta Jon Basagurenek osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lanen artean. Epaimahaiak bereziki baloratu du, jatorrizkoaren esanahia egoki jasotzeaz gain, musikaltasuna ere oso zainduta dagoela itzulpen sarituan, lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Modu honetan, Bob Dylan Minnesotako kantagilearen 100 abesti euskaratu beharko ditu itzultzaile donostiarrak. Lana 2017. urtearen amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak.

Gartxot Unsain Letonak (Donostia, 1987) Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen eta hainbat lanetan aritu da, bere pasioa den bidaiazaletasuna asetzeko. Horrez gain, musikari gisa ibili da, John Berkhout eta 2 Zaldi taldeetan, besteak beste. Azken talde horretan ekin zion kanta anglosaxoien bertsioak egiteari, euskaraz, eta horrekin lotu du Dylan euskaratzeko asmoa ere.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena