Itxi

Musika

Irailak 15-16

Donostia Kutxa Kultur Festibalean ez dute zaldi lasterketarik egingo

N.V. | eitb.eis

Igeldotik Donostiako Hipodromora lekualdatu dute irailean egingo den jaialdia, jolas parkean lanak egingo dituztenez bertan egitea ezinezkoa baitzen.

  • Love of Lesbian taldeak joko du, besteak beste, Donostia Kultur Kultur jaialdian

    Love of Lesbian taldeak joko du, besteak beste, Donostia Kultur Kultur jaialdian

Donostia Kutxa Kultur Festibalaren antolatzaileek ohar bat kaleratu dute gaur, atzo jakinarazitako asmoa, jaialdiaren bi egunetako arratsaldeetan zaldi lasterketak egin nahia, gauzatuko ez dutela iragartzeko.

Igeldon egiten zuten jaialdia Hipodromora lekualdatu dute hurrengo bost urteetarako, jolas parkean lanak egingo baitituzte, eta, eremu horretan egonik, zaldi lasterketa eta erakustaldiak egingo zituztela iragarri zuten atzo antolatzaileek, aurtengo edizioan The Jesus and Mary Chain, The Hives eta Love of Lesbian taldeek joko dutela aurreratzearekin bat.

Proposamenak, baina, kontrako iritziak eragin ditu, horrelako testuinguruan animaliekin ikuskizunak egitea desegokitzat ikusten dutenengandik. Horren aurrean, asmoa bertan behera geldituko dela adierazi dute gaur.