Itxi

Musika

Ekainak 2 eta 3

BBK Music Legends Van Morrison buru duen jaialdiak ordutegiak iragarri ditu

eitb.eus

Belfasteko musikariak ostiralean joko du Sondikako jaialdian, 20:30etik aurrera, eta Alpha Blondyk ostiralean joko du, 20:15ean hasita, Gov’t Muleren aurretik.

  • Van Morrison, Euskalduna jauregian emandako kontzertu batean. Argazkia: Tom Hagen.

    Van Morrison, Euskalduna jauregian emandako kontzertu batean. Argazkia: Tom Hagen.

Music Legends Festival ekainaren 2an eta 3an Ola Sondikako zentroan egingo duten jaialdiak emanaldien ordutegiak iragarri ditu. Besteak beste, Van Morrisonek, Georgie Famek, Ruper Ordorikak, Imelda Mayk eta Gov´t Mule taldeak joko dute bertan.

Jaialdia Ola BBK Zentroan egiten da, adimen urritasuna daukaten pertsonen, euren familien eta esparru horretan lan egiten duten hainbat gizarte eragileren zerbitzura dagoen zentro integral batean. 70eko hamarkadan eraiki zuten esparru hau, inguru naturalean.

Bonuak (95 euro), ostiralerako (70 euro) eta larunbaterako (45 euro) sarrerak salgai daude Kutxabanken kutxazainetan eta jaialdiaren webgunean.