Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Tom Petty rock-izarra zendu da 2017ko urriaren 2an

Musika

AEB-N

'American girl' kantaren egile Tom Petty rock-izarra zendu da, 66 urterekin

Agentziak | Erredakzioa

2017/10/03

Musikariak geldialdia izan du bihotzean eta arnas aparatuan igande gauean, etxean. 40 urteko ibilbide profesionala ospatzeko bira amaitu berria zuen.

0:56
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Tom Petty musikari estatubatuarra astelehen honetan zendu da, 66 urterekin, Los Angelesko Santa Monica Ospitalean, haren ordezkariak, Tony Dimitriadesek, agiri baten bidez baieztatu duenez.

"Tom Pettyren familiaren izenean, zoritxarrez, haren heriotzaren berri eman behar dizuegu. Hil da gure aita, senar, anaia, lider eta laguna", adierazi du.

"Geldialdia jasan du bihotzean eta arnas aparatuan Malibuko bere etxean igandeko lehen orduan, eta UCLAko erietxera eraman zuten (Santa Monica), baina ezin izan dute suspertu", gehitu du.

"Bakean hil da, 20:40an, familia, musika-taldeko kideak eta lagunak ondoak zituela", zehaztu du Dimitriadesek.

Petty konorterik gabe topatu zuten Malibuko bere etxean, bihotzean eta arnas aparatuan geldialdia izan ostean, eta segituan ospitaleratu zuten. Handik gutxira, TMZ webguneak jakitera eman zuen ez zuela inolako jarduera zantzurik garunean.

40 urteko ibilbidea ospatu du amaitu berri duen biran

Thomas Earl Petty Gainesvillen jaio zen (Florida), eta bira oso berezi bat amaitu du orain astebete: The Heartbreakers bere taldearekin batera, 40 urteko ibilbide profesionala ospatzeko egindakoa. Bira amaitzeko, hiru kontzertu erabili zituen Los Angelesko Hollywood Bowlen.

Tom Petty 1970eko hamarkadan bilakatu zen musikako izar. "American girl", "Refugee", "Free fallin" eta "Mary Jane’s last dance", besteak beste, berak sortu zituen.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena