Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Rubén Blades, Gary Clark Jr eta Mikel Erentxun, 2018 Jazzaldiko Agertoki Berdean

Musika

Agertoki Berdea

Rubén Blades, Gary Clark Jr., Mikel Erentxun eta Anna Calvi, Donostiako Jazzaldian

eitb.eus

2018/05/11

Zurriolako hondartzako agertokian, Two Many Zooz, Anna Calvi, IZARO, Amateur eta Morgan ere arituko dira uztailaren 25etik 28ra. Emanaldiak doakoak izango dira.

  • Mikel Erentxunek uztailaren 27an joko du Zurriolan

    Mikel Erentxunek uztailaren 27an joko du Zurriolan

    Mikel Erentxunek uztailaren 27an joko du Zurriolan
  • Whatsapp
  • Bidali

Zurriolako agertokiak, Heineken Agertoki Berdeak, jazzetik urruntzen diren musikekin aberastuko du Donostiako 53. Jazzaldiaren programazioa.

Uztailaren 25ean, lehen jardunaldiko izarra Rubén Blades, saltsaren erregeetako bat, izango da, Roberto Delgadok zuzentzen duen orkestra panamarrak lagunduta. Gauerdiko kontzertua, Too Many Zooz New Yorkeko hirukoak emango du.

Uztailaren 26an, Gary Clark Jr. bluesa, rocka eta soula jorratzen dituen gitarristak itxiko du agertokiko eskaintza, eta haren aurretik IZARO arituko da bere bigarren diskoa aurkezten.

Uztailaren 27an, Donostiako musikaren bi erreferente arituko dira: Amateur taldeak (La Buena Vidako taldekide ohiak) irekiko du gaua, eta Mikel Erentxunek itxiko du.

Agertoki Berdearen azken egunean, uztailaren 28an, Morgan talde interesgarria arituko da lehenengo, 21:00etatik aurrera, eta gauerdian Anna Calviren kontzertua ikusteko aukera egongo da.

Agertoki Berdeko kontzertu guztiak doakoak izango dira.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena