Itxi

Musika

Debuta

Xabier Anduaga abeslaria Metropolitan Operan arituko da estreinakoz

N. V. | EITB Media

Donostiar tenoreak New Yorkeko areto mitikoan kantatuko du apirilaren 13, 16, 22, 26 eta 29an, Donizettiren "L'Elisir d'Amore" komedian.

  • Xabier Anduaga. Argazkia: Elena Cherkashyna

    Xabier Anduaga. Argazkia: Elena Cherkashyna

Xabier Anduaga donostiar tenoreak New Yorkeko Metropolitan Operan kantatuko du aurrenekoz ostegunean, apirilak 13, eta hilaren 16, 22, 29 eta 29an errepikatuko du bertan. 27 urteko kantariak Nemorino gorpuztuko du "L'Elisir d'Amore" Gaetano Donizetti italiarrak XIX. mende hasieran idatzitako operan.

Aurretik, Javier Camarena mexikar izarrak egin du paper hori, Barlett Sherrek prestatu duen eta Michele Gamba maisuak gidatzen duen bertsio honetan, eta Anduagaren debutak jakin-min handia piztu du operaren munduan, besteak beste Gazte Kantari Onenaren Opera World nazioarteko saria irabazi baitzuen 2021ean.

Donizettiren komedia Italiako herri txiki batean girotuta dago, bertsio honetan, Italiako independentzia bultzatu zuen Risorgimentoaren garaian, baina bitxia da lehen edizioetan Euskal Herriko herri bat zela gertakizunaren agertokia.