Itxi

Musika

Ekainak 14 eta 15

Music Legends jaialdiak dena du prest rock klasikoaren jairako

N. V. | EITB Media

Bilboko jaialdiaren 7. edizioko ordutegiak zabaldu dituzte antolatzaileek. Ostiralean, ekainak 14, The Pretenders izango da taldea nagusia, eta biharamunean, ekainak 15, Deep Purple.

  • The Pretendersek ostiralean joko du, 22:10etik aurrera. Argazkia: Ki Price.

    The Pretendersek ostiralean joko du, 22:10etik aurrera. Argazkia: Ki Price.

BBK Bilbao Music Legends jaialdirako hilabete eta erdi falta dela, antolatzaileek ekainaren 14an eta 15ean Bilbao Arenan egingo dituzten kontzertuen ordutegiak iragarri dituzte. Hirugarren harmailako sarrerak baino ez dira gelditzen salgai, 65 euroko prezioan.

Ekainaren 14an, ostiralarekin, agertoki gainean egongo dira Susan Santos; The Jayhawks americana talde ezaguna; The Pretenders, Chrissie Hynde buru dela, noski; eta The Screamin' Cheetah Wheelies.

Biharamunean, ekainaren 15ean, Petti izango da jotzen lehena, eta beratarraren ondoren joko dute Canned Heat mitikoek, Deep Purple erraldoiek eta Blues Pills blues rock taldeak.

Halaber, pistako edo harmailako 1. edo 2. mailako sarrerak dituztenak Voodoo Child Bar eremura sartu ahalko dira, Arnau & The Honky Tonk Losers, Ziin & The Melody Breakers eta Sotomonte (ostiralean), zein Kinki Boys, Nevadah eta The Ribbons (larunbatean) ikustera. Harmailako hirugarren mailako sarrerak dituztenak ezingo dira eremu horretara sartu "segurtasun eta ebakuazio arrazoiengatik".

Hauek izango dira, beraz, Music Legends jaialdiko ordutegiak:

Ekainak 14, ostirala

Ateak 18:00etan irekiko dira

18:30     SUSAN SANTOS

20:20    THE JAYHAWKS

22:10     THE PRETENDERS

00:30     THE SCREAMIN' CHEETAH WHEELIES

 

Voodoo Child Bar:

19:35 Arnau & The Honky Tonk Losers

21:25 Ziin & The Melody Breakers

23:45 Sotomonte

 

Ekainak 15, larunbata

Ateak 17:30ean irekiko dira

18:00    PETTI

19:50    CANNED HEAT

21:45     DEEP PURPLE

00:00     BLUES PILLS

 

Voodoo Child Bar:

19:05 The Ribbons

20:55 Nevadah

23:20 Kinki Boys