Itxi

kultura

‘Euskahaldun!’

19. Korrika Urepeletik Bilbora joango da, martxoaren 19tik 29ra

Erredakzioa

AEK-k Korrikaren 19. edizioa aurkeztu du gaur goizean, Biboko Arriaga Antzokian. Durangoko Azoka omenduko dute euskararen aldeko lasterketan 2015ean.

1:25

Korrikaren 19. edizioa aurkeztu dute gaur antolatzaileek Bilbon, Arriaga Antzokian. Hain zuzen, Bizkaiko hiriburuan bertan bukatuko da euskararen aldeko lasterketaren edizio hau, 2015eko martxoaren 29an. Hamar egun lehenago hasiko da Korrika, martxoaren 19an, Urepelen.

Ekitaldi honetako leloa "Euskahaldun!" izango da, eta Durangoko Azoka omenduko du, 50 urte egingo dituen urtean.

Euskal Herria euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalmenean sinesteko eta gaitasun hori erabiltzeko deia egiten dute antolatzaileek “Euskahaldun!” leloaren bitartez, Amets Arzallusek aurreko Korrikaren amaieran esan zuenaren ildotik: “Herri hau euskaraz pentsatuko dugu edo ez da izanen”, zioen hendaiarrak irakurritako mezuak."Kontzientzia hartu eta auzolanaren bitartez dakienak euskara erabiltzeko eta ez dakienak ikasteko ahalmenerako deia" gordetzen du mezuak 19. edizio honetan.

Durangoko Azoka omentzeko nahia ildo horretatik dator; izan ere, "auzolanaren eta elkarlanaren eredutzat" goraipatuko du Korrikak urteroko kultur topagunea, 2015ean mende erdia beteko duela baliatuta.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Korrika 2024