Itxi

kultura

Argia sariak

Iazko kazetaritza lan onenak saritu ditu 'Argia'k

Erredakzioa

Entzun!, Zebrabidea, Iparraldeko euskal hedabideen hauteskundeen jarraipena, Gure Esku Dago ekimena eta Aiaraldea Komunikazio Leihoa saritu ditu.

  • Argia saridunak.

    Argia saridunak. Argazkia: Argia

Argia astekariak iazko kazetaritza lan onenak edo azpimarragarrienak saritu ditu, urtero egiten duen legez. Bost ataletan banatu dituzte sariak: prentsa idatzia, irratia, ikusentzunezkoak, sustapen ekintza eta merezimenduzko saria.

Hori horrela, Entzun! urtekariari eman diote prentsa idatziaren saria eta Zebrabidea Info 7ko saioari irratiarena.

Ikusentzunezkoen alorrean, Ipar Euskal Herriko euskal hedabideen lanari eman nahi izan diote errekonozimendua, hauteskundeetan egin zuten jarraipenagatik. Euskarri eta hedabide desberdinak elkarlanean aritu zirela azpimarratu dute.

Bestalde, Sustapen ekintza onenaren saria eman diote Gure Esku Dago ekimenari, ekainaren 8ko giza katean 150.000 pertsona elkartzeko egindako komunikazio lanagatik.

 

Merezimenduzko saria, berriz, Aiaraldea Komunikazio Leihoak eraman du. Euskarazko komunikazio jarduna euskarri ugaritara zabaldu dutela azpimarratu dute.