Itxi

kultura

Heriotza

Pedro del Hierro diseinatzailea hil da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2002an, osasun arazoak tarteko, moda desfileak egiteari utzi zion.

0:49

Pedro del Hierro diseinatzaile madrildarra ostiral honetan hil da Espainiako hiriburuan, Cortefiel Taldeak jakitera eman duenez. 66 urte zituen Pedro del Hierrok.

1948ko urriaren 3an jaio zen diseinatzailea Madrilen eta 2002an, osasun arazoak tarteko, moda desfileak egiteari utzi zion. Azken urteak erretiratuta egin dituen arren, “egonkor” zegoela nabarmendu du Ignacio Sierra Cortefiel Taldeko zuzendari korporatiboak.

Lehen bilduma 1974an aurkeztu zuen Pedro del Hierrok eta bi urte beranduago, 28 urterekin, Goi-mailako Jantzigintzako Ganberako kide gazteenean bilakatu zen. Talde horretako kide ziren, besteak beste, Pedro Rodriguez, Pertegaz, Santa Eulalia eta Lino.

Goi-mailako jantzigintzan arrakasta handirik izan ez zuen arren, prêt-à-porter arloan lan asko egin zuen eta industriaren babesak duen garrantzia nabarmendu zuen.

1989an Cortefiel Talderako bildumak prestatzen hasi zen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Moda bideoak