Itxi

kultura

Donostia

'Tosca' eta bost programa esklusibo, protagonistak Hamabostaldian

Agentziak | Erredakzioa

Guztira, 70 proposamen baino gehiago izango dira, bederatzi zikloren barruan, eta emanaldiak abuztuaren 1etik 31ra eskainiko dituzte. Ainhoa Artetak protagonista lanak egingo ditu Pucciniren draman.

  • 76. edizioaren egitaraua aurkeztu du Musika Hamabostaldiak. Argazkia: EFE

    76. edizioaren egitaraua aurkeztu du Musika Hamabostaldiak. Argazkia: EFE

‘Tosca’ eta Mahler Chamber Orchestra, San Petersburgoko Filarmonikoaren eta Koloniako Irratiaren Orkestrako bost programa esklusibo Donostiako Musika Hamabostaldiaren protagonista nagusiak izango dira, 76. edizioan. Pucciniren opera Kursaalaren neurrietara egokitu behar izan dute.

Patrick Alfaya Hamabostaldiko zuzendariak, Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak, Ikerne Badiola Kultura diputatuak eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak egitaraua ofizialki aurkeztu dute gaur, prentsaurrekoan.

Guztira, 70 proposamen baino gehiago izango dira, bederatzi zikloren barruan, eta emanaldiak abuztuaren 1etik 31ra eskainiko dituzte batez ere Donostian, baina baita Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko beste herri batzuetan ere.

‘Tosca’ opera

Guztien artean, ‘Tosca’ opera goraipatu beharra dago; izan ere, 50 urte baino gehiago antzeztu gabe daramatzate Donostian. Bartzelonako Liceuaren Gran Teatre, Sevillako Maestranza Antzokia eta Argentinako Salas del Arenalen produkzioa da eta abuztuaren 13tik 15era bitartean emanaldiak izango dira, Kursaalean.

Ainhoa Artetak protagonista lanak egingo Pucciniren draman. Miguel Angel Gomezek Euskadiko Orkestra zuzenduko du emanaldietan.

Mahler Chamber Orchestra

Egitarauko emanaldi “garrantzitsuenen” artean, Mozarten ‘Meza Handia do minorrean’ joko du Mahler Chamber Orchestrak, Andra Mari Abesbatzaren laguntzarekin. Mahler Chamber Orchestra munduko onenetarikoa da.

Kontzertua (abuztuak 2) “esklusiban” eskainiko duten emanaldietako bat da. Era berean, Claudio Abbadok sortutako formazioak Prokofiev, Beethoven eta Mozarten obrak eskainiko ditu abuztuaren 1ean.

Bestalde, San Petersburgoko Orkestra Filarmonikoak kontzertua emango du abuztuaren 17an, Ravelen Kontzertua sol maiorrean, hain zuzen ere, Javier Perianes pianistarekin, eta Edward Elgaren Enigmaren bariazioekin.