Itxi

kultura

Leiren

Ramon Andresek Vianako Printzearen Saria jaso du

Agentziak | Erredakzioa

Letrak eta musika “erresistentzia” modu gisa goraipatu ditu saridunak, eta “sariarengatik esker ona” adierazi du.

Ramon Andres idazle eta musikologoak Kulturaren Vianako Printzearen Saria jaso du gaur, asteazkenarekin, eta letrei eta musikari eman dien guztia “erresistentzia modu bat” izan dela aldarrikatu du. Gainera, sari hau existitzeak berak “kultura pairatzen ari den deuseztapen prozesu progresiboari” aurre egiten diola azpimarratu du, eta hori kontuan hartzeko modukoa dela gaineratu du.

Ramon Andresek (Iruñea, 1955) Leireko santutegian jaso du saria, Felipe VI.a eta Letizia Espainiako errege-erreginak ekitaldiaren buru zirela, eta saria berari egokitzea “oparia” izan dela errepikatu du behin baino gehiagotan egindako hitzaldian.

“Eskerrik benetakoenak eman behar ditut, saria jasotzeagatik, letrak eta, ez maila apalagoan, musika “erresistentziarako bide” gisa ikusten dituen pertsona bat aukeratzeagatik. Neuk bezala bakarrik lan egiten duen norbaitentzat, bitxia da, oparia, gaur horrenbeste jende agurgarri inguruan izatea”, baieztatu du.

Ramon Andresek ez ditu saria jasotzeko gainerako hautagaiak ahantzi, “ezta eguna joan eguna etorri kemenez, sarritan Sisiforen itzala islatuta, lan egiten duten guztiak ere”. “Errespetuz zerbait eskatzeko baimena emango balidakete, laguntza eskatuko nuke, besterik ez. Jakinduriaren, ezagueraren, bidea hartu dugulako baldintza urrietan jarduten garen horientzako laguntza”, adierazi du.

Herritarra, "ezerezaren bezero"

Andresen esanetan, “nihilismoa, hots gainerakoa eta gainerakoak ahazteko joera, gizateriaren ezaugarri bihurtzen ari da, oso erritmo bizian. Ondorioz, herritarraren izaera egunez egun ahultzen doa, bezero huts bihurtu arte; ezerezaren, gehiegikeriaren bezero, da herritara”.

Ramon Andresek deitoratu duenez, “dena ezin da ‘homo thecnicus’era mugatu, teknikaren arloa gizakiaren zati bat bakarrik baita; gizakia pertsona zentzuduna, adierazien oinordekoa, Izaeraren katebegia da.