Itxi

kultura

Jaialdia

120.000 pertsonak lepo beteko dute Bilbao BBK Live-n 10. edizioa

agentziak | erredakzioa

Larunbata izango da egun jendetsuena, Muse kalterburu duen eguna.

1:27

Bilbao BBK Live musika jaialdiaren 10. edizioa egingo dute uztailaren 9tik 11ra, eta Kobeta mendia jendez lepo beteko da, antolatzaileek 120.000 pertsona espero baitituzte hiru egunetan.

Aurten, Mumford & Sons izango da osteguneko, lehenengo eguneko, kartelburua; ostiralean The Jesus and Mary Chainen txanda izango da; eta larunbatean Musen kontzertuarekin amaituko da, jaialdiko talde izarrarekin.

Ekitaldiaren antolatzaileek eta udal ordezkariek prentsaurrekoa eman dute segurtasun, trafiko eta garbiketa egitasmoa azaltzeko.

Aurtengoan, antolatzaileek kanpalekua txikitu dute, eta 15.000 lagunentzako tokia izan beharrean, 10.000rentzat soilik egongo da. Hala ere, zerbitzu gehiago izango dituzte eskura (supermerkatua…). BBK Livek jaialdi handi onenaren saria jaso zuen iaz, eta kanpaleku onenarena ere bai.

Udalak jakinarazi duenez, 20 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuen iaz jaialdiak, eta hasi zenetik, 115 milioi eurokoa, 685.000 ikusleri esker.

Jaialdiaren eremuan zerbitzu gehiago eskainiko dituzte, gastronomia alorrean eta Internet zerbitzuarekin, eta musika bost gunetan banatuko da: bi agertoki nagusi, eta hiru gune alternatibo.

ne alternatibo.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • BBK Live
  • Bilbo