Itxi

kultura

Donostian

Tabakalera, etorkizun handiko ekosistema artistiko garaikidea

T.S.J. | EITB.EUS

Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa abian da, ostiral honetan inauguratu ostean. 37.000 metro karratu dira, xede izanik kultura garaikidea sortzeko eta ezagutarazteko topagune bilakatzea.

  • tabakalera

    Tabakalera gune zabalak eta argitsuak eskaintzen ditu. Argazkia: T.S.J.

TABAKALERA INAUGURAZIOA DONOSTIA INAUGURACION 2015 ITURRIA: T.S.J.Diziplina anitzeko artista garaikideek sortzeko eta elkartzeko txoko berria dute atzoz geroztik: Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, Donostiako Tabakaleraren eraikinean, hain zuzen ere.

Guztira, 37.000 metro karratu baino gehiago izango dira, xede izanik kultura garaikidea sortzea, irakastea eta ezagutza partekatzea. Gainera, Etxepare Euskal Institutuak, Euskadiko Filmategiak eta Donostiako Zinemaldiak bertan izango dute egoitza berria.

Bestalde, areto anitz ditu eraikinak, tartean, leku berean bizitzeko eta sortzeko artistentzako hotela, kultura digitalerako eta teknologiarako Hirikilabs laborategia, eta Ubik liburutegia. Esparru horrek euskal bideojokoaren historiaren inguruko proiektua hartuko du, besteak beste.

Duela egun batzuk erakunde instituzionalek Tabakalera inauguratu ostean, herritarren txanda izan da ostiral honetan, irailak 11. Inaugurazioa jendez gainezka egon da, eta ilara luzeak nonahi izan dira. Aretoen zabalerak eta azken solairuko ikuspegi panoramikoak bisitariak liluratu dituzte. Hori guztia ate irekien egunaren arrakastaren isla izan da.

Zuzeneko perfomance-akTABAKALERA INAUGURAZIOA DONOSTIA INAUGURACION 2015 ITURRIA: T.S.J.

Dena dela, hutsik dauden inauguratu berriko eraikinen sindromea egotzi diezaiokegu Tabakalerari. Areto handiak era argiz betetakoak ditu, momentuz hutsik, eta bertan martxan jarriko dituzten proiektuak ezagutzera ematen dituzten kartelak daude irakurgai. Hori dela eta, itxaropen sentimendua nagusitu daiteke herritarrengan, Tabakalerak gauza asko eskaini ditzakeelako baina, egun, gauzatu gabekoak baitira.

Hala eta guztiz ere, artearen kutsua aretoetan jada sentitu daiteke, eta horretan lagundu dute zuzendaritzak prestatutako performance-ek: zuriz jantzitako emakume-gizonek eskaileretako eskubandak musukatzen, begiak estalita aretoetatik igarotzen…

Tabakalerak itxaropen handiak piztu ditu, baina bertan garatutako proiektuek erakunde instituzionalen babesa jaso beharko dute halabeharrez. Gainera, atzerriko artistak hartzea eta tokiko sorkuntza sustatzea izango dira beste oinarrietako bi.