Itxi

kultura

Doako sarrera

Bilboko Arte Ederren Museorako sarrera doan, 18:00etatik 20:00etara

N.V. | eitb.eus

Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioak bilduma iraunkorrera dohainik sartzeko eta aldi baterako erakusketetan prezio murriztuarekin sartzeko ordutegi berria zehaztu du.

Bilboko Arte Ederren Museoko bilduma iraunkorra ikusteko sarrera doakoa izango da egunero, asteazkenetik astelehenera, 18:00etatik 20:00etara. Tarte horretan, halaber, behin-behineko erakusketak ikusteko sarrerek prezio murriztua izango dute. Astearteetan, museoa itxita egongo da, ohiz kanpoko irekierarik egon ezean.

Horrez gain, museoaren fundazioak 10:00etatik 18:00etarako tartean egungo salneurriei eustea erabaki du gaur, astelehenarekin, egindako bileran. Sarrera orokorrek bederatzi euroko prezioa izango dute, beraz, eta murriztuek zazpikoa.

Uztailaren 17an sartuko dira indarrean museoa doan ikusteko ordutegi berri hauek.