Itxi

kultura

Heriotza

Jerry Lewis,komediaren erregea, zendu da, 91 urte zituela

agentziak | erredakzioa

Lewis berez hil da, Las Vegasen duen etxean eta familiak inguratuta.

  • Lewis, 1979an, Las Vegasen. Argazkia: EFE

Jerry Lewis aktore estatubatuarra, zinemako komediagilerik nagusienetakoa, hil da 91 urte zituela, bere familiak eta lagunek Review Journal egunkariari baieztatu diotenez.

Lewis, zabaldu duten ohar baten arabera, Las Vegasen duen etxean hil da, senideekin batera zegoela. Zazpi seme-alaba zituen.

Aktorea The Errand Boy eta The Nutty Profesor filmetan, besteak beste, izan zen protagonista. Gainera, Dean Martin abeslari eta aktorearekin ia 20 film-luze egin zituen.

"Jerry Lewis komediagile, aktore eta artista historikoa hil da gaur, 91 urterekin, Las Vegasen duen etxean, senideekin batera zegoela", esan du familiak ohar baten bidez.

Lewisek horrela azaldu zuen bere ibilbidea: "Arrakasta handia izan dut ergel hutsa izanda", eta nabarmendu zuen oso garrantzitsua dela ume baten aldea mantentzea.