Itxi

kultura

Izendapena

Donostia 2016: Eta orain zer?

Erredakzioa

Gipuzkoako hiriburuak elkarbizitzarako bidai bat proposatzen du. 'Energia Olatu Hiritarra' lemapean, epaimahaia konbentzitzea lortu du 'Elkarbizitzarako kultura' delako proiektuarekin.

Hiriburutzaren inaugurazio ofiziala urtarrilaren 20an izango da, hiriaren festa nagusiarekin bat eginez. Europa guztiko 9.000 umek 12 hilabeteko jai kulturalari ekingo diote danborrada erraldoi batekin.

"Enbaxada ibiltariak" jarriko ditu martxan Donostiak Europan zehar, itsasontzi batean (XV. mendeko baten erreplika)eta Atlantikotik zehar bidaia luze bati ekingo dio; mugaz gaindiko tren batekin Europa zeharkatuko dute eta zirko karpa batekin bira egingo dute. Gainera, bulego mugikor batek iradokizunak eta ekarpenak jasoko ditu.

"Metodologia" berritzaileak proposatuko dituzte:2012 eta 2020 urte bitartean hiritar energiazko laborategiak egingo dituzte, diziplina ezberdinen arteko konexioak ezartzeko edo teknologia, artea, hizkuntza -euskara- edo espazio berdeak mintzagai dituen foroak egiteko.

Hainbat toki esanguratsutan -Gernika, Arantzazu, Estrasburgo eta Donostia- jarduerak egingo dituzte, adibidez, Bakearen Nobel Saria irabazi dutenen arteko topaketa bat.

"Egoera politikoak" eta meteorologikoak laguntzen badu, uztailean giza-kate bat egingo dute Aduna eta Tolosa herrien artean, "euskal gatazkaren lehen biktimak gogoratzeko" eta hilabete lehenago egi, justizia eta adiskidetze komisioen nazioarteko topaketa bat izango da eta baita arrazismoaren eta belizismoaren aurkako jaialdi bat ere.