Itxi

kultura

Musika

Euskadiko Orkestrak bihar emango du Polonian egingo duen birako lehen kontzertua

Agentziak | EITB Media

Pandemia osteko lehen nazioarteko bidaia da Euskadiko Orkestra Sinfonikoarentzat. Lau kontzertu emango dituzte Poloniako lau hiritan astean zehar, eta EITB izango dute lagun horietan guztietan.

0:39
Euskadiko Orkestraren kontzertu baten artxiboko irudi bat. Argazkia: EITB Media

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak estreinaldi handia izango du astearte honetan Polonian, martxoaren 28tik 31ra bitarte egitekoa den lau kontzertuko biraren baitan; Varsovian, Wroclawn, Krakovian eta Katowicen. Pandemia osteko lehen nazioarteko bira izango da Orkestrarentzat.

Lau kontzertu emango dituzte Poloniako lau hiritan astean zehar, eta EITB izango dute lagun horietan guztietan.

Euskadiko Orkestra Poloniara joango da Beethoven Jaialdian parte hartzeko. Jaialdia 1997an sortu zuten duela hiru urte hildako Krzysztof Penderecki konpositoreak eta Elzbieta Penderecka emazteak, gaur egun erakundeko presidente denak.

Lehiaketa horren testuinguruan, Varsovian arituko da martxoaren 28an; Wroclawn 29an; Krakovian 30ean; eta Katowicen 31n. Euskadiko Orkestra jaialdi horretako kartelburu gisa aurkeztu dute.