Itxi

kultura

Martxoak 1-23

10. edizioa aurkeztu du Loraldia jaialdiak: 25 jarduera, 110 sortzaileren eskutik

N. V. | EITB Media

Anton Abadiak XIX. mendean sustatutako Lore Jokoak inspirazio iturri dituela, Bilboko festibalak "euskal kulturaren transmisioan eragitea eta euskarazko kultur industria indartzea eta sustatzea" du helburu. Martxoaren 1etik 23ra egingo dute.

  • Neomak taldea martxoaren 14an arituko da Arriaga antzokian

    Neomak taldea martxoaren 14an arituko da Arriaga antzokian

Loraldia jaialdiaren 10. edizioa martxoaren 1etik 23ra egingo dute, Bilboko, dozena bat espaziotan, eta antolatzialeek festa bat egin dute bart, Bizkaiko hiriburuko Kafe Antzokian, orain arteko bidea ospatu eta datorren urteko edizioaren nondik norakoak aurreratzeko.

Musika, teatroa, dantza, zinema, bertsolaritza, ibilaldiak, artea… Guztira, 25 jarduera baino gehiago agindu dituzte 10. Loraldirako, 110 sortzailek baino gehiagok emanak, tartean Miren Narbaiza, Lorea Agirre, Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Jon Maia, Irantzu Lekue. Leire Bilbao, Nerea Arrien, Toti Martinez de Lezea, Gorka Hermosa, Garikoitz Mendizabal, Jon Sarasua, Basabi, Alaia Martin, Katixa Agirre, Oihana Iguaran, Neomak, Harrobia Dantza Bertikala…

Loraldia 2014. urtean sortu zuten, Anton Abadiak 1879an sustatutako Lore Jokoetan inspiratuta.