Itxi

kultura

Kezka sektorean

BEZaren igoera: Zenbat garestituko dira zinema eta antzerki sarrerak?

Erredakzioa

Larunbat honetan igoko da BEZa, eta kulturaren sektoreari bereziki eragingo dio. Zinemak, antzerkiak eta kontzertuen sarrerek gora egingo dute.

01:21
Kulturaren sektorean % 8tik 21era igoko da BEZa

Larunbat honetan BEZa igo egingo da, eta kultura arloko hainbat sektoreri zuzenean eragingo die. Hala, zinema sarrerak euro bat baino gehiago garestituko dira, eta musikal edo kontzertu bat ikustera joatea, batez beste, 8 euro garestiagoa izango da. CDak 50 zentimo inguruko garestituko dira, igoerak eragina izango duen sektoreetan bildutako batez besteko prezioak kontuan izanda.

Museoetako sarreren BEZak bi puntu egingo du gora, eta ikuskizunek, berriz, 13 puntu.

Paperezko liburuak ez dira igoko, baina liburu elektronikoen BEZa, aurrerantzean, % 21ekoa izango da (% 18an zegoen).