Itxi

kultura

Gayarren

"La casa de Bernarda Alba", Alfredo Sanzolen begietan, Iruñean

N. V. | EITB Media

Alfredo Sanzolek Federico García Lorcaren testu bat moldatu du, lehen aldiz, eta, besteak beste, Ane Gabarain eta Patricia Lopez Arnaiz aktoreen laguntza du oholtza gainean. Ostiral-larunbatetan taularatuko dute, Gayarren, eta sarrera guztiak daude salduta.

  • Ane Gabarain, Patricia Lopez Arnaiz eta Ana Wagener. Argazkia: Bárbara Sánchez Palomero.

    Ane Gabarain, Patricia Lopez Arnaiz eta Ana Wagener. Argazkia: Bárbara Sánchez Palomero.

Alfredo Sanzol iruindar antzerkigile eta zuzendariak Federico García Lorcaren testu bat zuzendu du lehen aldiz, La casa de Bernarda Alba, eta gaur egunera ekarri du obra. Asteburu honetan, ostiral-igandeetan (apirilak 26 eta 27), erakutsiko du Gayarre antzokian, eta sarrera guztiak salduta daude dagoeneko.

Zuzendariaren hitzetan, "orain bizi dugun errealitatearekin zuzenean konektatu nahi izan dut. Ez ditut pertsonaia horiek iraganeko mamu gisa ikusi nahi izan, konpondutako arazo batzuk bizi dituzten 1936ko mamu gisa, baizik eta orainean gurekin eta geure gorputzetan dauden, oraingo arazoak bizitzen ari diren pertsonaien istorio bat kontatu nahi izan dut".

Alfredo Sanzolek zuzendutako ekoizpenean, hamabost aktorek hartzen dute parte, tartean Ane Gabarain eta Patricia Lopez Arnaiz euskal goyadunek: Ester Bellver, Eva Carrera, Lupe Elizaga, Claudia Galán, Belén Landaluce, Maite Legarrea, Inma Nieto, Sara Robisco, Isabel Rodes, Nerea Roldán, Ane Sagués, Teresa Sarriguren eta Ana Wagener.

'La casa de Bernarda Alba'. Argazkia: Bárbara Sánchez Palomero.

'La casa de Bernarda Alba'. Argazkia: Bárbara Sánchez Palomero.