Itxi

kultura

Zinema

13 euskal film labur lehiatuko dira FANT Fantasiazko Zinemaren 30. jaialdian

EITB MEDIA

Justo Ezenarro zinemaldiko zuzendariak tokiko talentuaren alde egindako apustua azpimarratu du, sail ofizialean bere tokia emanez: FANT LABURREAN – EUSKAL FILMAK.

  • FANT zinema jaialdia

    FANT zinema jaialdia. Argazkia: Bilboko Udala

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT Fantasiazko Zinemaren 30. jaialdian lehiatuko diren 13 euskal film laburrak aurkeztu ditu ostegun honetan.

Azkuna Zentroan egindako prentsaurrekoan, Justo Ezenarro zinemaldiko zuzendariak tokiko talentuaren alde egindako apustua azpimarratu du, sail ofizialean bere tokia emanez. Hala, FANT LABURREAN – EUSKAL FILMAK saila euskal film laburretara bideratuta egongo da.

Hauek dira jaialdirako aukeratutako filmak, horietako lau euskaraz eginak'Betiko gaua' (Eneko Sagardoy); 'Betizu buru' (Kim Maiteny); 'Conej Steps out' (Pablo Rio); 'Deadly Draw' (Nitya López); 'Europa' (Ekain Irigoien); 'Extrema grave' (Lorenzo Ayuso); 'Feminancy' (Uxuri Etxegia); 'Hado' (Rubi Rock); 'Jende arrotza' (Imanol Ortiz); 'Nada de nada' (Gaston Haag); 'Ni lobos ni corderos' (Jose Luis Acosta); 'To bird or not to bird' (Martín Romero); eta 'Txotxongiloa' (Sonia Estevez).

Publikoak maiatzaren 3an, ostirala, ikusi ahal izango ditu, Campos Eliseos Antzokian inaugurazio proiekzioa egin ondoren.

Film laburren sail ofizialak 22 lan proiektatuko ditu aurten, 13 euskal film laburrei eskainitako saioan eta bederatzi nazioarteko film laburren saioan. Nazioarteko film laburrek Panorama Fantástico en Corto sailean hartuko dute parte.