Itxi

Zinema

Trilogia erotikoa

Jamie Dornan aktorea izango da Christian Grey

Erredakzioa

Charlie Hunnamek proiektuari uko egin ostean, 50 sombras de Grey pelikularen ekoizleek filmaren protagonista izango den aktore berria aukeratu dute.

  • Jamie Dornan aktorea izango da Christian Grey.

    Jamie Dornan aktorea izango da Christian Grey.

Joan den astean Charlie Hunnam aktoreak 50 shades of Grey proiektuari uko egin ostean, azkenean, pelikularen protagonista izango den aktore berria ezagutu dugu. Dirudienez, "Once Upon a Time" telesailean lanean ari den Jamie Dornan aktorea izango da E.L. James idazlearen trilogia erotikoarekin egingo dituzten pelikuletako protagonista.

Dorman pelikularen ekoizleekin akordioa negoziatzen ari dela argitaratu dute, AEBetako hainbat hedabidetan.

31 urteko aktore ingelesak Calvin Klein eta Dior etxeentzako publizitate kanpainak egin ditu. Calvin Klein egin zuen batekin, hain zuzen ere, jarraitzaile mordoa konkistatu zuen.

Aktorearen begirada izan omen da erabakia hartzeko arrazoi nagusietako da. Hala ere, Dornanen ibilbide artistikoa ere kontuan izan dute; izan ere, besteak beste, Maria Antonieta filmean Sofia Coppola zuzendariarekin lan egin du.

Gaur egun, "Once Upon a Time" telesailean Graham Sheriffaren pertsonaia interpretatzen du.

Hala eta guztiz ere, hainbat iturrik azaldu dutenaren arabera, Dornan aukeratzeko lanik esanguratsuena "The Fall" telesail britainiarrean egiten duena da. Dornan emakumeak hiltzen dituen serie-hiltzailearena egiten du.

Azken astean, trilogiaren jarraitzaileek Dornan hautagai egokia izan zitekeela esan duten arren, Matt Bomer eta Ian Somerhalder gogoenak zirela argi utzi dute.