Itxi

Zinema

Filmaren lehen trailerra

'Star Wars VII': Nor da Lord Sith misteriotsu hau?

Erredakzioa

Lehen trailerrak filmaren maltzurra izan litekeen pertsonaia erakusten digu.

1:10

J.J. Abrams zinemagileak Star Wars Episode VII: The Force Awakens pelikularen lehen trailer ofiziala publikatu du gaur.

Bideo horretan, saga horren ikurretako batzuk atzeman daitezke, hala nola Millennium Falcon espazio-ontzia, John Williamsen soinu-banda eta espazio batailak.

Trailerra ahots batekin hasten da: “Esnatu egin da, igarri duzu?”. Ondoren, hainbat irudi solte ikus daitezke, inolako segida logikarik gabe.

Dena dela, badu ezusteko bat: filmeko maltzurra izan litekeen Lord Sith baten lehen irudiak.

Star Wars: Return of the Jedi filmean gertatutakoa eta 30 urtera egokituta egongo da pelikula berria, eta lehen hiru lanetako hainbat aktorek hartuko dute parte, hala nola Harrison Fordek (Han Solo), Mark Hammillek (Luke Skywalker) eta Carrie Fisherrek (Leia printzesa).

Horiekin batera, besteak beste, Oscar Isaac, Lupita Nyong'o, Andy Serkis eta Max von Sydow izango dira.

2015. urteko abenduan estreinatuko dute filma.