Itxi

telebista

22:15ean ETB2n

'El sargento de hierro' pelikula, gaur, ETB2n

Clint Eastwood zuzendariak egindako film honetan, Eastwood bera, Marsha Mason eta Everett McGill dira protagonista.

Euskal Telebistaren bigarren kateak El sargento de hierro (Heartbreak Ridge) pelikula emango du gaur gauean. Clint Eastwood zuzendari ezagunak egindako film belikoa dugu honakoa, abentura eta drama nahasten dituena. Clint Eastwood bera, Marsha Mason, eta Everett McGill aktoreak ditu protagonista.

Tom Highway (Clint Eastwood) armadako beteranoa da, Koreako eta Vietnamgo gerretan aritu zen, eta bere helburuak lortzeko edozer gauza egiteko prest dago. Helburu bakarra du: Estatu Batuetan hasiberri diren militarrak bere antzeko soldadu zaildu bihurtzea.

El sargento de hierro ostiralean izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.