Itxi

Zinema

Zinemaren Jaia

Zinemako sarrerak 2,90ean EAEn eta Nafarroan, maiatzaren 9, 10 eta 11n

Agentziak | Erredakzioa

Zinemaren Jaiaren hamargarren edizioa Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinema aretoetara helduko da egun horietan.

  • "Lejos del mar" Imanol Uriberen filma ikusi ahalko da egun horietan, besteak beste.

    "Lejos del mar" Imanol Uriberen filma ikusi ahalko da egun horietan, besteak beste.

Zinemaren Jaia maiatzaren 9, 10 eta 11n egingo dute Hegoaldeko zinema aretoetan, hamargarrenez, antolatzaileek iragarri dutenez. Hain zuzen, FAPAE Ikus-entzunezkoetako Ekoizleen Espainiako Konfederazioak, Zinemako Banatzaileen Federazioak, Espainiako Zinema Aretoen Federazioak eta Zinemaren eta Ikus-entzunezko Arteen Espainiako Institutuak gauzatzen dute ekimen hau.

Horien helburua “zinemara joatea gizartean errotutako kultur jarduera gisa bistaraztea eta Industriak ikusleei esker ona erakustea” da.

Aurrekoetan bezala, ikusleek, 14 urtetik beherakoek eta 60 urte baino gehiagokoek izan ezik, ekimenaren webgunean izena eman beharko dute, akreditazioa lortzeko, eta, horrela, ekimenak irauten duen hiru egunetan sarrerak merkeago erosi ahalko dituzte.

Zinemaren Jaiko sarrerak lortzeko, hiru bide egongo dira: txarteldegiak, zinema aretoen atarietan sarrerak saltzeko paratutako kutxazainak eta Interneten sarrerak saltzen dituzten ohiko plataformak.

Egun horietan zinema aretoetara joaten direnek “Lejos del mar” Imanol Uriberen azken lana izango dute ikusgai, baita hainbat zinemagile eta aktoreren pelikula berrienak ere, hala nola Antonio Banderas, Pedro Almodóvar, Ben Affleck, Henry Cavill, Robert Downey Jr, Iciar Bollain, Maribel Verdú, Charlize Theron, Chris Hemsworth, Maggie Smith, Mario Casas, Luís Tosar eta Daniel Radcliffe.

>