Itxi

Zinema

Emanaldia

Sinfonia fantasma baten oihartzuna, Donostian

eitb.eus

“Sipo phantasma” Koldo Almandoz zinemagilearen filmari musika jarriko diote zuzenean Joserra Senperena eta Ignacio Bilbao musikariek gaur eta bihar, Koldo Mitxelena kulturgunean.

Zinema eta musika uztartzen dituen emanaldia eskainiko dute gaur eta bihar, urtarrilak 31 eta otsailak 1 hurrenez hurren, 19:30ean, Koldo Mitxelena Donostiako kulturgunean.

“Sinphonia phantasma” emanaldian, “Sipo phantasma” Koldo Almandoz zinemagilearen filma emango dute, eta hainbat jaialditan egon den pelikula pertsonal honen soinu banda zuzenean joko dute Joserra Senperena eta Ignacio Bilbao musikariek. Sarrera doakoa izango da.

Sorburua bidaia ontzi batean duen filmean, beste hamaika istorio uztartzen dira, pelikulak aurrera egiten duen neurrian: banpiroak, sormen lanen jabetza, “Drakula”, film tindatuak…

Filma era berezian bizitzeko parada egongo da, beraz, Donostian, bi egunetan.