Itxi

Zinema

Apirilak 20-27

Suitzar emakumeen borroka, Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia irekitzeko

eitb.eus

'Die göttliche Ordnung' filmak zabalduko du besteak beste indarkeria matxista, justizia unibertsala, merkataritza etikoa eta Elizaren barruko pederastia hizpide hartuko dituen zinema jaialdia.

  • Suitzar emakumeek boto eskubidearen alde egindako borroka du kontagai 'Die göttliche Ordnung'ek

    Suitzar emakumeek boto eskubidearen alde egindako borroka du kontagai 'Die göttliche Ordnung'ek

Die göttliche Ordnung Petra Volpek zuzendutako suitzar filmak emango dio hasiera datorren apirilaren 20an Giza Eskubideen Donostiako 16. Zinemaldiari, Victoria Eugenia antzokian. Jaialdia hilaren 27ra bitarte egingo da.

Die göttliche Ordnung filmean, Suitzako emakumeek botoa emateko eskubidearen alde egindako borroka kontatzen da, eta, urtero bezala, Zinemaldiak askotariko gaiak landuko ditu, hala nola indarkeria matxistaren ondorengo erantzunak (A Better Man), frankismoaren biktimak eta justizia unibertsala (Desde el otro lado del charco), autokudeaketan eta lankidetzan oinarritutako supermerkatuak (Food Coop) eta beren lurrean gertatzen denaren kronikari bihurtutako siriar batzuen istorioa (City of Ghosts). Halaber, Elizaren barruko pederastia kasu bati buruzko dokumentala ere ikusi ahal izango da, Shootball.

19:00etako proiekzioen ondorengo solasaldietan, hainbat gaitan sakonduko da, eta, horretan laguntzeko, gonbidatu batzuek beren esperientziak kontatuko dizkiote jendeari.

 

Halaber, urtero bezala, hainbat erakusketa antolatuko dira Zinemaldiaren esparruan: Eskola bideak (Aiete KE), Giza eskubideei begira (UPV-EHU), Artea eta giza eskubideak, haur eta gazteen XIV. ekitaldia (Victoria Eugenia Antzokia) eta Gosearen soinua (FNAC).