Itxi

Zinema

Heriotza

Gotzon Elortza zinemagilea hil da

Euskal zinemagintzaren aitzindarietako bat izan zen, euskerazko lehen ikusentzunezko dokumentuak egin baitzituen. Hileta asteartean izango da, 20:00etan, Getxoko Erredentore elizan.

01:34
Gotzon Elortza zinemagilea hil da

Gotzon Elortza euskal zinemagilea hil da. Euskal zinemagintzaren aitzindaria izan zen, euskarazko lehen ikusentzunezko dokumentuak egin baitzituen. Hileta asteartean izango da, 20:00etan, Getxoko Erredentore elizan.

Euskal Filmategiak Getxoko zinemagilearen lehen lanak berreskuratu zituen. Interes handiko lana zen, izan ere, berak egin zituen ikusentzunezko lehen euskarazko lanak.  Gotzon Elortza Parisen bizi zen 60eko hamarkadan, bere emaztearekin, eta askatasunarentzat, Euskadirentzat eta euskararentzat garai zailak bizi zituen.

Euskal Herriaren ikuspegi orokor bat (Bizkaiarenena, batez ere) erakutsi nahi izan zuen Elortzak haren filmeetan. Gainera, filmeek erakusten dituzten ikuspegi ederrez gain, euskal kulturari buruzko jakituria ere erakutsi zuen. Aberria (1961) filmean Balentin Enbeita eta Jon Lopategi bertsolariak eta Víctor Olaeta dantzaria azaltzen dira, garai hartako euskal kulturaren erakusle ziren zenbait artista.

Irudiaren eta ikusentzunezko hedabideen indarraz jabetu zen egile getxotarra eta euskarak biziraun zezan lan egin zuen, dokumental sail bat eginez. Muga ere hainbatetan gainditu zuen, eszenak eta pertsonaiak grabatzeko.

Bere lanen artean hauek dira esanguratsuenak: "Ereagatik Matxitxakora" (1959), "Aberria (Erria)" (1961), "Avignon" (1963) eta "Elburua Gernika" (1962).

ETB-1 kateak Euskal Filmategiari buruzko EITB Kultura 60 saio berezia eskainiko du gaur, tartean, Gotzon Elortzari egindako elkarrizketa luzea.