Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

27. edizioa

Ostiral honetan jokatuko da Gaztea Maketa Lehiaketaren final handia

EiTB

22:00etatik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian lehiatuko dira bost finalistak. Finala streaming bidez ikusi ahal izango da Gaztearen webgunean.

  • 2017ko Gaztea Maketa Lehiaketako saridunak. Argazkia: EiTB.

    2017ko Gaztea Maketa Lehiaketako saridunak. Argazkia: EiTB.

Gaztea Maketa Lehiaketaren 27. edizioko finala jokatuko da ostiral honetan Bilboko Kafe Antzokian, Hakima Flissi, Nerabe, Aizkorak Zorroztu, Silence eta Pho-Bo taldeen artean. Bost talde finalistek zuzenean joko dute jarraitzaileen zein epaimahaikideen aurrean 22:00etatik aurrera. Bertan gertatzen den guztia streaming bidez ikusi ahal izango da Gaztearen webgunean.

Bozketa fasean Silence eta Pho-Bo taldeak izan dira lehen eta bigarren sailkatuak, hurrenez hurren. Bestalde, Hakima Flissi, Nerabe eta Aizkorak Zorroztu dira epaimahaikideen babesik handiena lortu dutenak.

Silence talde gipuzkoarrak urtebete eman du entsegu lokalean maketa grabatzen, eta badirudi denbora horretan egindako lanak fruitua eman diola. Izan ere, Azpeitia eta Azkoitia artean sortutako pop rock talde gazteak GazteBizHitza saria eskuratu du aurtengo Maketa Lehiaketan entzuleen botoei esker. 1.379 boto erdietsi zituen taldeak, Pho-Bo bigarren sailkatuak baino 266 gehiago.

Aipatutakoa da, hain zuzen, finalean bere kantuak defendatuko dituen bigarren sailkatua. Esperientzia eta gaztetasuna dira Pho-Bo goierritarren bi osagarri nagusiak. Bi urteko ibilbide laburra badute ere, indie-rock doinuak lantzeko gaitasun aparta dute, erritmo eta melodia alternatiboak agerian utzita eta zeresan handia ematen duten letrekin biribilduta.

Urtarrilean jarri zen abian aurtengo Gaztea Maketa Lehiaketa, lehiaketara kantuak bidaltzeko epea zabaltzearekin batera. Laurogei bat talde aurkeztu ziren eta horien artetik hogei inguru pasatu ziren bozketa fasera epaimahaiaren erabakiz.

Sariak

Ohi bezala, sari potoloena (Epaimahaiaren Saria) jasotzen duen talde edo bakarlariak 5.000 euro eskuratuko ditu, eta Bilbao BBK Live jaialdian aritzeko aukera izango du. Entzuleen babesik handiena jaso duenak, Silence taldeak, 2.500 euro eraman ditu (GazteBizHitza saria).

Horiez gain, beste sari bat egongo da: Kafe Antzokiaren sari berezia. Irabazleak 300 euro jasoko ditu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea online