Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

Burgosko Itzuliaren lehenengo etapa zuzenean ETB1en, asteartean

EITB Media

Gauean, Donostiako Aste Nagusiko su artifizialen ikuskizuna zuzenean eskainiko du ETB1ek

Burgosko itzulia 2023

Burgosko Itzulia -  15:00etan ETB1en eta eitb.eus-en 

Hasteko, Burgosko Itzuliaren lehenengo etapa izango dugu. Villalba de Dueron hasi eta Burgosen amaiera izango duen 161 km-ko etapa. Abuztuaren 15tik hasita eta larunbatera bitartean, Burgostik zehar lehiatuko dira txirrindulariak garaipena eskuratzeko. Jarraipena egin ahal izango da 15:00etatik aurrera zuzenean ETB1 eta eitb.eus-en.

 ETB Kantxa: pilota -  17:00etan ETB1en eta eitb.eus-en 

Astearte arratsaldea girotzeko bi pilota partida emitituko ditu Euskal Telebistak. Hasteko P.Etxeberria – Arbizu / Zabala – Bikuña izango dira lehian, eta ondoren, Caixabank Masterseko 3. Jardunaldiko hirugarren partidaz gozatu ahal izango dugu: Ezkurdia - Mariezkurrena II / Altuna III – Imaz bikoteen arteko norgehiagokarekin.

 La Noche De… – 22:15ean ETB2 eta eitb.eus-en 

 Asteartean, "La Noche de…" saioan Con los brazos abiertos film dibertigarriari bururz hitz egingo dute; Philippe Chauveron zuzendari paristarrak sortu eta zuzendu du ETB2n ikusgai izango den pelikula. Gainera, Robert de Niro aktore beteranoaz berba egingo dute, eta Mila Kunis eta Ashton Kutcher bikotearen gaineko datu esanguratsuak eskainiko dituzte.

Donostiako 58. Nazioarteko Su Artifizialen lehiaketa – 22:30etan ETB1en eta eitb.eus-en 

 Donostiako 58. Nazioarteko Su Artifizialen lehiaketako erakustaldiak eskainiko dira zuzenean. Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok egingo dute kontakizuna, eta hainbat gonbidatu izango dituzte aste osoan zehar. Jaietako laugarren egunean, asteartean, Klara Mendizabal sopranoa eta Iker Lauroba musikaria izango dituzte gonbidatu nagusi. ETB1eko "SOS Kantak Arriskuan" saioko aurkezleek ikus-entzuleekin partekatuko dituzte su artifizialei eta jaiei buruzko gogoetak.