Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenak

Burgosko itzuliaren 4. etapa eta pilota, gaur ETB1en

EITB Media

Horrez gain, Donostiako 58. Nazioarteko Su Artifizialen lehiaketako emanaldian, Lorea Intxausti eta Miren Arrieta aktore donostiarrak izango dira gonbidatu nagusiak.

  • Burgosko Itzulia

    Burgosko Itzulia

ETB Kirolak -  15:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en

16:00etan hasiko da Burgosko itzuliaren 4. etapa, Santa Gadea del Cid-en hasi eta Pradoluengon bukatuko den 157 kilometroko ibilbidea. 21:10ean, berriz, bi pilota partida emitituko ditu Euskal Telebistak. Hasteko Salaberria – Eskuza / Mata - Arbizu izango dira lehian, eta ondoren, Caixabank Masterseko 4. jardunaldiko bigarren partidaz gozatu ahal izango dugu, Ezkurdia-Mariezkurrena II / Jaka-Martija bikoteen arteko norgehiagokarekin.

"Donostiako Su Artifizialak 2023"- 22:15ean ETB1en eta eitb.eus-en

Beste behin ere, Donostiako 58. Nazioarteko Su Artifizialen lehiaketako erakustaldiak ikusteko aukera izango da zuzenean 22:15etik aurrera. Ilaski Serrano eta Agustin Ezenarroren eskutik, ostiral honetako emanaldian, Lorea Intxausti eta Miren Arrieta aktore donostiarrak izango dira gonbidatu nagusiak.