Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenak

Donostiako 58. Nazioarteko Su Artifizialen lehiaketako azken erakustaldia, larunbatean ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Bestalde, Burgosko itzuliaren 5. etapa eta Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldia eskainiko dira zuzenean.

  • Donostiako suak

    Donostiako suak

Kirol emanaldiak – ETB1en eta eitb.eus-en

15:00etan hasiko da Burgosko itzuliaren 5. etapa, Golmayon hasi eta Lagunas de Neilan bukatuko den 160 kilometroko ibilbidea. Ondoren, 17:15etik aurrera, arrauna izango dugu zuzenean: Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldia. Euskotren Ligako eta Eusko Label Ligako arraunlariak izango dira lehian.

"Donostiako Su Artifizialak 2023"- 22:15ean ETB1en eta eitb.eus-en

Donostiako 58. Nazioarteko Su Artifizialen lehiaketako azken erakustaldia ikusteko aukera izango da, zuzenean. Ilaski Serrano eta Agustin Ezenarroren eskutik, Zuriñe Hidalgo sortzailea eta Iban Garcia influencerra izango dira gonbidatu nagusiak.

Horrez gain...