Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenak

Hiru pilota partida izango ditugu gaur arratsaldeko "ETB Kantxa" saioan

EITB Media

Horrez gain, Bilboko su artifizialen emanaldian, Aritz Erkiaga eta Jon Zabala puntistak izango dira gonbidatu nagusi. Bestalde, ETB2ko "La Noche de..." saioan, 'Runner Runner' (2013) drama estatubatuarra izango dugu.

  • Pilota

    Pilota

"ETB Kantxa"- 18:15etan ETB1, ETB4 eta eitb.eus-en

Astearte arratsaldean, hiru pilota partida izango ditugu "ETB Kantxa" saioan. Hasteko, Bizkaia Torneoko lau t'erdiko finala eskainiko da ETB1en: Salaberria / Peña II. Ondoren, 19:45etatik aurrera, Altuna III – Martija / Artola – Albisu pilotarien arteko norgehiagoka ETB4n, eta, jarraian, Bizkaia Torneoko buruz buruko finala izango dugu: Elezkano II / Alberdi II.

"Bilboko Su Artifizialak 2023"- 22:15ean ETB1en eta eitb.eus-en

Bilboko Su Artifizialen emanaldia, zuzenean. Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok egingo dute kontakizuna, eta Aritz Erkiaga eta Jon Zabala puntistak izango dira gonbidatu nagusiak.

 

"La Noche De…" – 22:15ean ETB2 eta eitb.eus-en

Aste honetako "La Noche de…" saioak Runner Runner (2013) drama estatubatuarra dakar. Filmak Richie Furst (Justin Timberlake) Princeton Unibertsitateko ikaslearen istorioa kontatzen du, online poker joko batean apustu handia egitea erabakiko duen gaztea. Online jokoen handiki batek Furst babestuko du, eta horren negozio ilunek FBIren arreta erakarriko dute. Gazteak behin betiko partida izango du aurrean: atzetik dituen bi aurkariei irabaztea.

Emanaldiaren aurretik, Dani Alvarezek zinema munduko hainbat bitxikeriaz hitz egingo digu. La pareja del verano atalean Justin Timberlake eta Jessica Bielek osatutako bikotea izango dugu; eta Viaje con nosotros atalean Karibera joango dira.