Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenak

Osasunaren eta Brujasen arteko Konferentzia Ligako kanporaketa, 20:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Horrez gain, Donibaneko Zesta Punta Torneoaren 2. finalaurrekoa zein Bilboko Su Artifizialak ikusteko aukera izango dugu. Bestalde, ETB2ko "Baserri Gourmet" saioak, Berrobiko Iriarte eta Galdakaoko Andra Mari jatetxeak bisitatuko ditu.

0:20
EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Osasunaren eta Brujasen arteko Konferentzia Ligako kanporaketa – 20:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

 Sadarretik zuzenean, Osasunaren eta Brujasen arteko Konferentzia Ligako kanporaketako lehen futbol partida eskainiko du Euskal Telebistak 20:30etik aurrera. Hala, gorritxoek Belgikako taldearen aurka jokatuko dituzten bi partidak ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira.

 

"Bilboko Su Artifizialak 2023"- 22:15ean ETB1en eta eitb.eus-en

Bilboko Su Artifizialen emanaldia, zuzenean. Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok egingo dute kontakizuna. Ostegun honetan, Getari Etxegarai antzerki zuzendaria eta Unai Izquierdo gidoilaria izango dituzte gonbidatu nagusi. 

 

Donibaneko Zesta Punta Torneoaren 2. finalaurrekoa – 23:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Ostegun honetan, abuztuak 24, Donibane Lohizuneko zesta punta Torneoaren 2. finalaurrekoa eskainiko du ETBk. Oraingoan, Erkiaga-Gorka vs Goikoetxea-Minvielle partida ikusteko aukera izango da 23:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. Xabier Euzkitzek eta Antxon Alberdik egingo dute kontakizuna. 

"Baserri Gourmet" – 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en

Aste honetako "Baserri Gourmet" saioan, Julius Bienertek Berrobiko Iriarte jatetxea bisitatuko du lehenik, eta Galdakaoko Andra Mari jatetxean bukatuko du ibilbidea. Ostegun honetan, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.