Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenak

Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Gala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Bertan, lehen aldiz, Egile Berriak saria emango du EITBk, euskal zinemagintzako errealizadore hasiberrien talentua balioan jartzeko. Estibaliz Urresolak jasoko du.

  • Euskal Zinemaren Gala

    Euskal Zinemaren Gala

Asteartea, 2023ko irailak 26: Eduki nabarmenak ETB1en eta eitb.eus.en

"Euskal Zinemaren Gala" – 20:45ean, ETB1en eta eitb.eus-en

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian ospatuko den Euskal Zinemaren Gala izango dugu ikusgai, 20:45ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Bertan, lehen aldiz, Egile Berriak saria emango du EITBk, euskal zinemagintzako errealizadore hasiberrien talentua balioan jarri nahi duen golardoa. Estibaliz Urresolak jasoko du, hain zuzen ere. Bestalde, Paco Sagarzazu aktorearen ibilbidea nabarmenduko da Zinemira sariarekin. Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak aurkeztuko duten ekitaldia Olatz eta Iñaki Salvadorren musika emanaldiarekin osatuko da.

Iruydia

Horrez gain...

Zinemaldiari jarraipen berezia "Biba Zuek" saioan – 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

Zinemaldiari jarraipen berezia egingo dio aste osoan "Biba Zuek" saioak. Donostiako Talent House eraikineko terrazatik gidatuko dute saioa Maddalenek eta Xabierrek, eta set berezira ekarriko dituzte zine jaialdiko izarrak.

"Lotsagabeak" saio berria - 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en

Iker Galartzak eta Miren Nogalesek aurkeztuta, 100 lotsagabe ikusiko ditugu bertan lehian, tankera guztietako probei aurre egiten: uretan, belarretan, lokatzetan... 10.000 euroko saria izango da jokoan.