Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Gaztea

ETS taldeak ere kontzertua eskainiko du Gaztea Sarietan, otsailaren 29an

EITB MEDIA

Aurtengo Gaztea Sariak bi egunetan izango dira, otsailaren 28an eta 29an, Gorka Urbizuren eta ETSren zuzenekoekin. 2023ko artista eta bakarlari onenak saritzeaz gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da Bilboko Euskaldunan.

  • Gaztea Sariak 2024

    Gaztea Sariak 2024

Gaztea Sariak 2024 otsailaren 28an eta 29an izango dira, Euskalduna Bilbaoko Urban Hall espazioan. 2023ko euskal musikaren onena saritzeaz gain, Gorka Urbizuren eta ETSren zuzenekoez gozatzeko aukera izango da bertan.

Hala, otsailaren 28an, 19:00etatik aurrera, Urbizuk irekiko dio atea Gaztearen sari banaketari, bakarlari gisa emango duen bigarren kontzertuarekin.

Otsailaren 29an, berriz, iazko artista edo bakarlari onena, abesti onena, disko onena, bideoklip onena eta zuzenekorik onena sarituko ditu Gazteak, 19:00etatik aurrera. Festa behar bezala bukatzeko, gainera, ETS taldeak zuzenekoa eskainiko du, 2025erako BECen bi kontzertutarako sarrera guztiak agortu ostean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura