Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Audientziak

ETB2 katerik ikusiena astelehenean; eta "El Conquistador" saioak denboraldiko kuotarik onena lortu zuen

EITB MEDIA

% 13ko datu bikain batekin, kateen lidergoa berretsi du ETB2k Euskadin, bigarren egunez jarraian. "El Conquistador del Fin del Mundo 20" abenturak orain arteko denboraldiko kuotarik onena izan zuen: % 24,3. Gainera, 200.000 ikus-entzuleko audientzia metatutik gertu ibili zen.

  • "El Conquistador del Fin del Mundo 20"

    "El Conquistador del Fin del Mundo 20" saioko aurkezleak.

Igande gaueko audientzia arrakastaren ondoren, ETB2k bikain ekin dio asteari, Euskadin kateen rankingean lidergoari eutsita. Izan ere, bigarren egunez jarraian, ETB2 izan zen eguneko katerik ikusiena atzo Euskadin, % 13ko datuarekin.

Gainera, "El Conquistador del Fin del Mundo 20" realitya astelehen gaueko audientzia-buru izan zen, beste behin ere; eta denboraldiko kuotarik onena lortu zuen: % 24,3. 199.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen saioak Euskadin eta eragin eremuan.

Ohi duenez, "Teleberri 2" gaueko albistegia ere lider izan zen bere ordutegian: % 22,4ko audientzia zatia eta 270.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen. Eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin.

Juan Carlos Etxeberria 'Teleberri' albistegiko aurkezlea

Juan Carlos Etxeberria 'Teleberri' albistegiko aurkezlea

 

*** AUDIENTZIA DATUAK: LINEALA + GERORATUA
OHARRA: Audientzia geroratuak telebistako edukien kontsumo ez-lineala erregistratzen du zuzeneko emisioaren (lineala) hurrengo zazpi egunetan, baita emisio horren egun berean geroratutakoa ere (vosdal).