Itxi

telebista

00:30ean

'Impacto súbito' filma, gaur gauean, ETB2n

Akzioa da nagusi Clint Eastwooden pelikula honetan. 00:30etik aurrera egongo da ikusgai, ETB2n.

  • Impacto súbito

    Impacto súbito

Gaur gauean, Euskal Telebistako bigarren kateak Clint Eastwooden Impacto súbito pelikula eskainiko du. Akzioa nagusi den film honek Clint Eastwood bera, Sandra Locke eta Pat Hingle ditu protagonista.

San Frantzisko hiriko polizia batek, Harry Callahan ikertzaileak, lan egiteko modu berezia du, eta behin baino gehiagotan izan ditu nagusiekin arazoak. Hiru gizonezkoren hilketa ikertzeko asmoz, herri txiki batera joango da, eta Jennifer Spencer izeneko artista bat ezagutuko du bertan.

Impacto súbito filma 00:30etik aurrera izango da ikusgai, ETB2n.