Itxi

telebista

Gaur

Eskozia independente izateko erreferendumaz, 'El Dilema' saioan

A.E.

EiTB

Debateaz gain, Scottish National Party elkarteko aholkulari Xabier Solano elkarrizketatuko dute gaur gaueko programan.

Gaur gauean, ETB2ko 'El Dilema' saioan, Juan Carlos Etxeberriak aurkeztuta, Eskozia independente izateko erreferenduma aztertuko dute. Scottish National Party elkarteko aholkulari Xabier Solano elkarrizketatu dute, eta debatean, besteak beste, honako hauek izango dira: José Ramón Bengoetxe, Europako Zuzenbideko irakaslea EHUn; Stephen Burgen, The Scotsman astekariko berriemailea; Alberto López Basaguren, Zuzenbide Konstituzionaleko katedraduna EHUn; Javier Elzo, Soziologian katedraduna Deustuko Unibertsitatean; eta Alfredo Retortillo, politologoa.

'El Dilema' saioa gaur gauean, 23:30etik aurrera, izango da, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eskozia berriak