Itxi

telebista

Gaur

Euskal Herriko Itzuliko azken etapa, zuzenean ETB1en eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Bigarren Mailako futbolari eskainitako tartean, Real Sociedad B-Barakaldo partida.

Euskal Herriko Itzuliko seigarren eta azken etapa jokatuko da gaur Markinan, 25 kilometroko erlojuaren aurkako proba. ETB1ek eta ETB HD kateak zuzenean eskainiko dute 15:00etan hasita, Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Alfontso Arroio esatarien kontakizunarekin.

Txirrindularitza emankizunaren ostean, ETB1en, Bigarren B Mailako Real Sociedad B-Barakaldo partidaren berri emango dute Zubietatik zuzenean, 18:00etan, Xabier Anduezak, Juanan Larrañagak eta Joseba Urkiolak.

Bi emanaldiak zuzenean jarraitu ahal izango dira baita ere eitb.com-en.

Jon Elorzak 21:00etatik aurrera gidatuko duen 'Gol Festa' saioan Celta-Real Sociedad partidaren laburpena eskainiko dute, eta larunbatean jokatutako gainerako neurketen emaitzak errepasatuko dituzte.