Itxi

telebista

22:25ean

Aitor Zubieta pilotaria, gaurko 'Sanferminak 2014' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Unai Zabaleta irratiko esataria eta Laura Perez Errepublikaren aldeko Iruñeko taldeko kidea elkartuko dituzte solasaldian.

Ilaski Serranok eta Urko Aristik Aitor Zubieta Etxarri Aranazko pilotaria izango dute gonbidatu gaurko 'Sanferminak 2014' saioan. San Fermin Torneoa, pilotaren mundua eta jaia izango dituzte hizpide aurkezleek Aitorrekin.

Ondorengo solasaldian, Unai Zabaleta eta Laura Perez elkartuko dituzte. Unai Zabaleta Leitzako irrati-esataria da eta Los Incansables txarangan jotzen du sanferminetan. Laura Perez, aldiz, Errepublikaren aldeko Iruñeko taldeko kidea da, eta orain dela pare bat urte nahiko ospetsu egin zen; izan ere, Felipe VI.a erregearengana hurbildu eta monarkia edo errepublikaren alde erabakitzeko erreferendum bat egiteko eskatu zion zuzenean.

Bestetik, Unai Etxabe Lesakan egongo da zezen txikiekin haur eta helduek zein ondo pasatzen duten ikusten, eta Ainhoa Irazusta, bere aldetik, Iruñeko lagunarteen kalejiraren lekuko izango da zezen-plazarako bidean.

Asteazkeneko su artifizialak ere zuzenean eskainiko ditu saioak, Leongo Pibierzo pirotekniaren eskutik.

'Sanferminak 2014' saioa, Iruñeko Baluarte jauregitik eskainiko du ETB1ek gaur gauean, 22:25etik aurrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea