Itxi

telebista

Gaur

Lau t'erdiko finala, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Juan Martinez de Irujok eta Aimar Olaizolak Bizkaia pilotalekuan jokatuko duten norgehiagoka, 17:00etatik aurrera.

0:19

Lau t'erdiko txapelketako finala zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, gaur arratsaldean. Irujo eta Olaizola izango dira nor baino nor gehiago, Bizkaia pilotalekuan, arratsaldeko bostetan hasiko den jaialdian. Atariko modura, Arretxe II-Albisu / J. Retegi-Zabaleta partida jokatuko da, eta finalaren ostean, Rico IV-Untoria eta Mendizabal III-Merino I izango dira aurrez aurre.

12:15ean, Endesa Ligaren leihoa zabalduko dute ETB1en eta eitb.eus-en, Laboral Kutxa eta Fuenlabradaren arteko norgehiagoka eskaintzeko. Eta 16:00etan, ETB1en, herri kirolen tartean, goma gaineko Euskadiko sokatira txapelketa izango da ikusgai.

ETB1eko kirol eskaintza 'Gol Festa'k osatuko du, 19:30ean, ETB1en, eguneko futbol laburpenekin. Realaren eta Athleticen arteko derbiaren ingurukoak 23:00etan eskainiko dituzte.

ETB4n, afizionatu mailako lau eta erdiko Euskadiko Txapelketako finala izango da ikusgai 12etan. Iluntze partean, berriz, 20:00etatik aurrera, BBK Ligako Fusto-Ibai Perez / Gaubeka-Larrinaga pala partida eta zesta puntako Durangoko Sariko finala, Egiguren II-Madarieta / Ithurria-I. Erkiaga.

ria-I. Erkiaga.