Itxi

telebista

Gaur

Alaves-Mirandes, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H.

EITB

BBK Ligako Fusto-Ibai/ Gaubeka-Larrinaga pala finala ere zuzenean eskainiko da.

Alavesek eta Mirandesek gaur arratsaldean jokatuko duten futbol partida zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da emankizuna, Naxari Altuna, Juanan Larrañaga eta Iban Bengoetxearen kontakizunarekin.

Bestalde, 17:00etan, Bilbotik zuzenean, BBK Ligako pala finala eskainiko da: Fusto-Ibai / Gaubeka-Larrinaga. Iñigo Aiestaran izango da esataria, eta Iñigo Oiartzabal aditua izango du lagun.

Azkenik, pala motzeko Sopelako Herriarteko sariko kiniela izango da ikusgai ETB4n, 12:00etan. Iñigo Aiestaran izango dugu berriemaile Patxi Ziskarrekin batera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista