Publizitatea
X

Irratia zuzenean

EiTB-la Caixa akordioa berritu da Hiru3 komunitatea babesteko

telebista

Lankidetza hitzarmena

EiTBk eta "la Caixa"k Hiru3ren aldeko konpromisoa sendotu dute

A.E.

EiTB

2015/05/27

Euskal Telebistak ETB1eko eta ETB3ko haur programazioa indartu du,

  • EiTBren eta

    EiTBren eta "la Caixa"ren arteko lankidetza hitzarmena

    EiTBren eta "la Caixa"ren arteko lankidetza hitzarmena
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Asteazken honetan, maiatzaren 27an, EiTBk eta 'la Caixa'k lankidetza hitzarmena berritu dute Hiru3 komunitatea sustatzen jarraitzeko. Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak eta Juan Pedro Badiola 'la Caixa'ko Lurralde zuzendariak izenpetu dute akordioa. Ekitaldian, gainera, Edurne Ormazabal EiTBren Arlo Komertzialeko zuzendariak, Alfredo Bustillo 'la Caixa'ko Babes, Marka eta Irudi Korporatibo arloaren zuzendariak, eta Ruben Riaño Euskadi eta Cantabriarako Erakunde zuzendariak hartu dute parte.

Hiru3 kluba oso tresna garrantzitsua da EiTBk haurrei zuzendutako estrategiaren barruan. 'la Caixa'rekin elkarlanean aritzeari esker, zenbait ekimen berri bultzatu ahal izango dira klubeko bazkideen leialtasuna saritu eta bazkide berriak erakartzeko.

ETBk haurren aldeko apustua sendotu du, ETB1eko eta ETB3ko programazioa indartuz. Hartara, urtarriletik hona 'Sorgintxulo' saioa eskaintzen du egunero. Saio eta edukiontzi honek entretenimendua eta balio unibertsaletan heztea du ardatz.

'la Caixa' ETBren haurrentzako klubaren babesle da duela 10 urtetik hona. Haurrak saritu eta jardun ezberdinak antolatzen ari da etengabe.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Telesaila Basakabi udalekuetako gazteen gora-beherak Telesaila
Gure Kasa Gazteen sentimenduak azaleratzen dituen saioa Gure Kasa
Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
Oztopo lasterketa Abenturazko realitya Oztopo lasterketa
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
2017/11/0618:10

telebista

Telesail berria

0:26

'Merlí'ren estreinaldia, laster, ETB1en

EiTB

TV3ko telesail arrakastatsuak Merlí du protagonista, ikasleen arazoak konpontzeko, filosofoen pentsamoldeak erabiliko dituen filosofia irakaslea.

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena