Itxi

telebista

22:25ean

'Gazta zati bat' dokumentala, gaur gauean, ETB1en

EITB

Jon Maiak zuzendutako ikus-entzunezkoak Eskoziaren eta Euskal Herriaren arteko aire-zubia aurkezten du: erabakitzeko eskubidearen inguruko hausnarketa.

0:29

Gazta zati bat dokumentala eskainiko du ETB1ek gaur 22:25ean. Erabakitzeko eskubidearen inguruko hausnarketa egiten du Jon Maia bertsolariak zuzendutako ikus-entzunezkoak.

Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da Gazta zati bat dokumentalean aurkezten den istorioa. Herritar xume batzuk banaketa guztien gainetik misio handi bati ekin ziotenean: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Abentura horrek Nazioen Mundua ekimeneko hainbat kide Eskoziara eraman zituen duela zazpi urte, oraindik munduak lurralde honen gainean arretarik jarrita ez zuenean.

Nazioen Mundua Idiazabalen hasi, eta gerora Goierri eta Euskal Herri osora zabaldutako mugimendua da, modu alai eta baketsuan nazio guztien erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen duen ekimena. Dokumentalean Eskozia eta Euskal Herriaren arteko aire-zubia aurkeztuko dute, eta Gipuzkoako Goierriko jendea Eskoziako Highlands eskualdeko jendearekin egotera eramango dute. Elkargune horrek galdera zehatz bat luzatuko du: zergatik da normala Eskozioan, Euskal Herrian pentsaezina dena?

Gazta zati bat gaur emitituko da, 22:25etik aurrera, ETB1en.